XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
El Salvadorreko Gobernua aldaketak egitera konprometitu da FMLNrekin
Era berean Armada salvadortarrak eragindako hilketen erantzukizuna ikertzeko eta erakunde hori demokratizatzeko zenbait neurri indarrean jartzea erabaki zuten FMLN eta Gobernuko ordezkariek, Javier Perez de Cuellar Nazio Batuetako idazkari nagusiaren bitarteko izan dutela.
Erabakitako neurrien artean
Komisio horretan Gobernuak eta Armadak ordezkari bana izango dute, gerrilak bi eta El Salvadorreko Legebiltzarrean eserlekuak dituen alderdi bakoitzak bat.
Erakunde horrek bakea bermatzeko behar diren lege proiektuak egingo ditu eta suetena zainduko du.
Erabakiak gehiengoz hartuko dira eta Nazio Batuetara jotzeko aukera izango da.
Beste komisio berezi bat sortuko da Armadako partaideek errepresio garaian egin zituzten hilketak ikertzeko.
Bertan Armadako ordezkariak egongo dira baina eztabaidatzen denaren berri izateko soilik.
FMLN eta Gobernuak aurrerantzean Armada murrizteko neurriak erabakiko dituzte.
Armadak giza eskubideak eta eskubide estatuaren printzipioak errespetatu beharko ditu.
Erakunde polizial berezi batzuk ere debekaturik geratzen dira sinatutako akordioaren arabera.
Segurtasun neurri ikaragarriak hartu ziren atzo El Salvadorreko hiriburuan jesuiten hilketagatik 9 militarren kontrako epaiketa zela eta.
Epaiketa horretan bost hiritarrek osatuko dute epai-mahaia eta beraiek izango dira akusatuak errudun ala errugabe diren erabakiko dutenak.
Epaiketak atzerapenak jasan ditzake apaimahaia epaitegian azaltzen ez bada.
Akusatuen artean Guillermo Alfredo Benavides koronela dago.
El Salvadorren historian auzitegi zibil batek militarrak epaitzen dituen lehen aldia da.
Erabakitako neurrien artean